Udaleentzat Kartografia, inbentario eta GIS irtenbidei

ImagenPrincipal

Donostiako udalak, Geogramaren laguntzarekin, udal teknikariei gondidatzen die jardunaldi tekniko honetara. Bertan, hainbat udaletan kartografia eta GIS eremuetan dauden beharren aurrean hartutako irtenbideak azalduko dira.

  • Data: 2017ko ekainaren 22an
  • Lekua: Donostiako musika-eskola, Atotxako zelaia plaza 3, Donostia / San Sebastián
  • Izen-ematea: Doanik

 

PROGRAMA

Bloke I: Udal kartografia

  • 10:00 a 10:20            Udal Mobile Mapping, etorkizuneko kartografia?
  • 10:20 a 10:40            Udaleko oinarrizko kartografiaren mantentze-lanak
  • 10:40 a 11:00             ETRS89 Datum-era aldaketa eta udaleko oinarrizko kartografiaren diferentzia altimetrikoa

Etena

Bloke II: GIS. Inbentarioak eta udal mapak webgunean.

  • 11:20 a 11:40            Bisore korporatiboa. Geoinformazioa partekatzea udalaren barruan
  • 11:40 a 12:00           GeoAtaria / Datuen behatokia. Hiritarrentzat mapa errezak eta intuitiboak
  • 12:00 a 12:20           Inbentarioen kudeatzailea. UNE-178303 araua jarraituz Hiri adimenduak eta beste GIS moduluak

Bukaera

  • 12:20 a 13:00            Galderak, mahai-ingurua eta ondorioak

 

Udal Mobile Mapping, etorkizuneko kartografia?

Mobile Mapping teknologia bat da zein kaleen, bideen eta errepideen eskaneoaren eta argazkien bitartez, udal teknikariei ahalbidetzen die ikuskapenak, neurketak eta inbentarioak egitea modu erraz, jasangarri eta seguru batean, landara desplazamenduaren beharrik gabe

donostia-orbit

Aurkezpenean, sistemaren ezaugarriak eta gaitasunak azalduko dira, eta erabileraren kasuak aurkeztuko dira, Donostiako udala bezalakoa eta baita, Tolosa, Getaria, Galdakao, Durango, Erreibera Beitia eta Urkabustaiz ere.

Udaleko oinarrizko kartografiaren mantentze-lanak

Udalerri baten 1/500 oinarrizko kartografia edo topografia, proiektuen eta ikerketen oinarria da, obrak eta zerbitzuak, hirigintza eta ingurumen eremuetan erabiltzeko. Oinarrizko kartografia eguneratua izatea, proiektu eta ikerketa hauen kalitatea bermatzen du.

munimap

Aurkezpenean hogei udalerri baino gehiagoren oinarrizko kartografiaren ezaugarriak azalduko dira, eta MUNIMAP mantentze-sistema berria aurkeztuko da. Sistema honetan, aldaketen eta mantentze-lanen ekintzak detektatzen dira, CAD formatuan kartografiaren eguneraketa erraztuz, honakoen bitartez:

  • Lurraldean egindako aldaketen erregistroa, informazio iturri ezberdinetan oinarrituz, hala nola udala bera, landa-brigadak edo hiritarren notifikazioak.
  • Mantentze-lanen ekintzen balorazioa eta planifikazioa
  • Mantentze-lanen jarraipena eta egiaztatzea.
  • Eguneraketen kalitate-kontrola.

ETRS89-ra Datum aldaketa eta udaleko kartografiaren diferentzia altimetrikoa

2015etik, kartografia ETRS89 sisteman sortu behar da (errege-dekretua 1071/2007, uztailaren 27a). Honez gain, altimetriaren konparazio-plano ofiziala REDNAP08 da gaur egun. Konparazio-plano hau, aurreko nibelazio sarean oinarritutako altxaketa topografikoarekin ezberdina da.

etrs89 rednap08

Aurkezpenean, oinarrizko kartografia bat nola transformatu daitekeen azalduko da, ED50 sistema eta plano altimetriko zahar batetik, erreferentzia sistema planimetriko (ETRS89) eta altimetriko (REDNAP08) berrira. Metodo erraza eta zehatza da, 1/500 altxaketen kalitate topografikoa mantenduz. Transformazio honekin, bitartekoen informazioa (adibidez URA edo Foru Aldundien errepideen Saila) konbina daiteke segurtasunarekin eta zehaztasunarekin. Baita posiblea izango da gure kartografiaren gainean GPS sistemarekin hartutako puntuak kokatzea modu koherente batean.

Bisore korporatiboa. Udalaren barruan Geoinformazioa partekatzea

Gaur egun, udalak hiritarrei eskaintzen die gertuko zerbitzu publikoak, haien erabilera errazten eta kudeaketa osoan gardentasuna eskeiniz. Ohikoa da, udalak departamentuen arabera lan egitea, eta alfazenbakizko modu bat erabiliz. Udalek lurraldea kudeatzen dute, eta beraz, haien transformazio digitalean, “non” faktorea aztertzea gakoa da.

visor_tolosa

Bisore korporatiboak, Udala osoan zehar GeoInformazioa partekatzea eta mantentzea ahalbidetzen du. Udal-teknikariak eta baita ingeniaritza edo arkitektura estudioak ere, erabilgarri dagoen informazio publikora sar daitezke: kale-izendegia, oinarrizko kartografia, interes puntuak, zerbitzu-sareak, inbentarioak. Udaleko erabiltzaileren bat saioa hasten baldin badu (erabiltzailea eta pasahitza sartuz), irakurgai/idazkera moduko sarbidea izango du jabegoa daukan edo mantentzen duen informazioan. Beste departamentuen informazioan, kontsulta moduko sarbidea izango du.

GeoAtaria / Datuen behatokia. Hiritarrentzat mapa errezak eta intuitiboak

Gaur egun, kokapenak eta “gauzak non gertatzen diren”, erabiliak izaten dira teknikoak ez diren pertsonengatik eta hiritarrengatik. Horrela izanda, egiten diren mapak, ulergarriak, errezak eta intuitiboak izan behar dira. Honez gain, informazioa modu erraz batean bilatzea posiblea izan behar da.

galeria_mapas

Aurkezpenean, Urretxuko udalak, eta Donostiako udalak dituzten mapen galeriak aurkeztuko dira. Bertan, mapa samurrak eta intuitiboak publikatu dira, eta interpretatzeko errazak dira. Gainera, bilatzaile indartsu bat daukate, modu erraz batean informaziora ailegatzeko.

Inbentarioen kudeatzailea. UNE-178303 araua jarraituz Hiri adimenduak eta beste GIS moduluak

UNE araua administrazioan eta zehazki hiri adimenduen lan-taldeetan lan egiten duten adituek garatu dute. Honakoa dio arauak; “Lurraldea kudeatzen dugu eta ez daukagu gure aktiboen (inbentarioak) gainean kontrolik. Horrela, ezin da kontrolik eta jarraipenarik egin udalaren inbentarioen mantenimendu zuzengarria eta prebentiboa egiten duten dauden enpresa eta kontratei”. Beraz, aktibo korporatiboen politika kudeatzaile bat ezarri behar da.

gestor de activos

Aurkezpenean, Inbentarioen kudeatzailea erakutsikoa da. Kudeatzaile hau web erreminta bat da, eta udalerrien aktiboen kudeaketa ahalbidetzen du. Horrela, haien mantenimenduaren eraginkortasuna hobetzen da, ezarri den aktiboen kudeaketa politikaren arabera.

Editor3

Leave a comment

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *