UDAL JABETZAREN ETA UDAL ONDASUNEN ETA ESKUBIDEEN INBENTARIOARI BURUZKO jardunaldi teknikoa

portadaalargada

Hondarribiko udalak, Geogramaren laguntzarekin, udal idazkariei, kontu-hartzaileei, eta  teknikariei jardunaldi honetara gonbidatzen die. Bertan, Udal jabetzarekin eta Udal ondasunen eta eskubideen inbentarioekin erlazionatutako arrakasta kasuak eta irtenbideak azalduko dira.

  • Data eta ordua: 2017ko urriaren 18an, asteazkena. Goizeko 10etatik 13:30ra.
  • Lekua: Arma Plaza kultur eta turismo informazio gunea (Arma Plaza 9, Hondarribia) (Turismoko paradorearen aurrean).
  • Izen-ematea: Doanik. Mezu elektroniko bat bidali geograma@geograma.com  helbidera, zure izena, helbide elektronikoa, telefonoa eta ordezkatzen duzun udala adieraziz.

 

Programa

  • 10:00 – 10:15Ongietorria Hondarribiko Alkatearekin, Txomin Sagarzazu Ancisar jaunarekin
  • I blokea: HIGIEZINEN JABETZAKO MUGAKETA 
    • 10:15 – 10:45  Hondarribiko udalaren administrazio mugaketa (Cristina Galván. Geograma)
    • 10:45 – 11:15   Jabetzaren zehaztasuneko mugaketa (Juan Miguel Álvarez. Geogramako Geometra aditua)
  • 11:15 a 11:45 Etena kaferako
  • II blokea: ONDASUNEN ETA ESKUBIDEEN INBENTARIOA
    •  11:45 – 12:15 Ondasunen eta eskubideen inbentarioa eta bere izen-ematea jabetza-erregistroan (Juan Miguel Álvarez. Geogramako Geometra aditua)
    • 12:15 – 12:45 Ondasun-inbentarioaren izaera juridikoa eta urbanistikoa   (Nekane Azarola. Araudi)
  • GALDERAK, MAHAI-INGURUA, ONDORIOAK ETA ITXIERA.

 

Hondarribiko udalaren administrazio mugaketa

Higiezinen ondasunean edozein mugaketa egiten denean, mugakideen arteko akordioa beharrezkoa izaten da mugaketa egin ahal izateko. Administrazio Publikoa bada ondasunaren mugaketa egiten duena, mugaketa egiteko eskumena du, bai haren herri-jabariko ondasunen kasuan eta baita ondare jabetzen kasuan ere. Honetarako, administrazio mugaketa izeneko prozedura burutzen da, mugaketa aurrera eramaten dela  ziurtatuz.

Plano Polittenea2

Hitzaldian administrazio mugaketa prozeduran egiten diren lanak aurkeztuko dira: Informazioa, mugen azterketa, aurre espedientea, dokumentu-froga, mugaketa proposamena, lur-neurtzea edo mugaketa, espedientearen erabakia, mugarritzea eta balidazioa.

Hondarribiako udalaren 47 landa-partzelen mugaketa eta mugarritze kasu praktikoarekin  amaituko da solasaldia, mugakideekin izandako hitzorduen garrantzia nabarmenduz eta beti ere honako printzipioetan oinarrituz: zintzotasuna, inpartzialtasuna, independentzia, diskrezioa, objektibitatea eta transparentzia (Geometra adituak aplikatuko dituenak). Guzti hau mugakideen konfiantza lortzeko baliagarria izango da, eta ondoren burutuko den administrazio mugaketaren prozeduraren garapena erraztuko du.

 

Jabetzaren zehaztasuneko mugaketa

Higiezinen jabetzaren zehaztasuneko mugaketa ez da bermatzen jabetza kontuetan dauden inongo figura juridikoetan:

  • Katastroak zerga-izaera besterik ez du,
  • Notarioak fede-emaile publikoak dira, higiezinen transakzioei baliotasuna ematen dutenak eta
  • Jabetza-erregistroak jabetzen kargak eta betebeharrak erregistratzen ditu.

Hala ere, honako eragileen artean, ez du bakar batek ere helburu gisa modu argi eta iraunkor batean jabetzen limiteak mugatzea eta definitzea.

IMG_7558_2

Aurkezpenean Geogramako espezialistek (GEX  Asociación de Geómetras Expertos  elkarteko kide direnak) garatutako prozedura  azalduko da. Hau jabetzaren zehaztasuneko mugaketa izango da, eta ondorio bezala dokumentazio juridiko-teknikoa lortuko da. Modu honetan,  bitartekoen aurrean higiezin jabetza baten mugak frogatuak geratuko dira.

 

Ondasunen eta eskubideen inbentarioa eta bere izen-ematea jabetza-erregistroan

Toki-erakundeen ondarea, edozein tituluagatik lortutako ondasun, eskubide eta ekintza guztiek osatzen dute. Udalek eta administrazio-batzarrek, kasu askotan, ez dituzte ezagutzen haien ondasunak edo ondare jabetzak  zein diren(domeinu pribatua), herri-jabariko ondasunak (domeinu publikoa) zein diren,  ezta  onuradun diren eskubide errealak zein diren ere. Gainera, ekainaren 13ko 372/1986 errege-dekretuaren  17.artikuluaren arabera, alegia toki-erakundeen ondasunen arautegia onesten duena, ondasunen eta eskubideen inbentarioa egitera derrigortuta daude.

Fichas Deslinde Administrativo

Solasaldi honetan, ondasunen eta eskubide errealen inbentarioa egiteko prozedura azalduko da, jabetza-erregistroan inskripzioa egin arte, Hipoteka Legeak eta honen garapen erregelamenduan dioenaren arabera. Modu berean, Melledes-ko administrazio-batzarrean arrakasta izan duen ondasunen eta eskubideen inbentarioa aurkeztuko da.

 

Ondasun-inbentarioaren izaera juridikoa eta urbanistikoa

Toki Araubidearen legezko xedapenen Testu Bateginaren 86. artikuluak (781/1986 errege-dekretua, apirilaren 18koa) eta toki-erakundeen ondasunen arautegiaren 17. artikuluak  (372/1986 errege-dekretua, ekainaren 13koa) honakoa agintzen dute: “Tokiko korporazioek beren ondasun eta eskubide guztien inbentarioa egin beharra daukate, edozein delarik ere horien izaera eta eskuratzeko modua”.

PLANO Araudi

Ondasunen araudiaren 20. artikuluak, ondasun higiezinen inbentarioen gutxieneko edukia arautzen du. Informazio hau udalarentzat erabilgarria izango da, bere ondasunen diagnosia eta irizpena juridikoa izan dezaten. Horrela, bere kontserbazioa edo – kasu askotan – detektatu diren gatazka juridikoak konpontzeko egin behar diren jarduketak ezagutzea posible egingo da.

Ondasun araudiak eskatzen duena bete eta bakoitzaren azterketa juridikoa egiteaz gain, oso garrantzitsua den beste aspektu bat ere badago, alegia, udalaren kudeaketa urbanistiko eta ordenazioarekin erlazionatuta dagoena. Honela, 2/2006ko legeak, ekainaren 30ekoak, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoak, bere 146. artikuluan dioena betetzea posible izango da.

Editor3

Leave a comment

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *